Mikel Hidalgo

Mikel Hidalgo Mikel Hidalgo

Aurkezpena

Kaixo!

Mikel Hidalgo naiz eta Bilbo hiriaren zale amorratua naiz. Izaera handiko hiria, Euskadi bezala, bertan bizi garen pertsona guztien ahaleginarekin eraiki duguna.

Hiri dinamikoa, kosmopolita eta Europari lotua dugu, euskaldun gisa dugun nortasuna ezin hobeto islatzen duena. Urteetan zehar eraldatuz joan da metropoli ekonomiko eta bizi-kalitate handiko hiri bihurtzeko.

Erronka handiak ditugu aurretik, baina ziur nago bilbotarrei esker aurre egiteko gai izango garela, batera arraun egiten dugunean, geldiezinak baikara. Jarrai dezagun aurrera egiten.

Bilbo eraikitzen jarraitzeko lan egiteko konpromisoa hartzen dut, eragina, bultzada ekonomikoa eta ongizatea irabazteko. Harro egoteko moduko hiria.

Ilusioa, energia eta gogo handia ditut, Bilboko hurrengo alkatea izan nahi dut.

Egingo dugu bidea elkarrekin?

Profila

Mikel Hidalgo Bordegarai (1993)

Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan Graduduna, Zuzendaritza Garapeneko Programarekin.

Euskalduna da eta ondo hitz egiten du gaztelaniaz eta ingelesez.

Ibilbide profesionala PwC (Pricewaterhouse Coopers) enpresan hasi zuen, finantza-auditore gisa. Enpresa hori "Big Four" taldeko kide izanik, ezaguna da nazioartean, aholkularitza eta auditoretza zerbitzuak ematen baititu. Ibilbide profesionalaren lehen etapa horren ondoren, “Seed Capital” izenekoan hasi zen, inbertsioen eta diru-zorroaren kudeaketaren analista gisa. Enpresa honen jardun eta helburu nagusia da Ekintzailetza eta enpresa-proiektuak sortzen laguntzea.

2022tik Eusko Jaurlaritzan aritu izan da. Lehendakaritzan lan egin du, lehenik Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta orain Imanol Pradales Lehendakariarekin.

2022. urteaz geroztik, Lehendakaritzan arduratzen da Nazio Batuen 2030 Agenda Euskadin aplikatzeko lanaz.

Lan-esparru horren barruan parte hartu zuen Bilbon 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritza irekitzeko prozesuan. Bulego horretatik koordinatzen dira Nazio Batuen 2030 agenda toki mailan ezartzeko lanaz eta Nazio Batuen Erakundeak Euskadin ezarri duen lehen bulegoa da.

2030 agenda Euskadin ezartzeko lanak Euskadi munduan ordezkatzera eraman du. Estatu Batuetan, Egipton edo Brasilen izan da.

NBEren “High Level Political” Forum-en Euskadi ordezkatuko du datorren uztailean New Yorken, garapen jasangarriaren euskal eredua eta 2030 agenda Euskadin aplikatzea defendatuz.

Joan den urtearen amaieratik Eusko Alderdi Jeltzaleak Bilboren etorkizunaren oinarriak ezartzeko helburuarekin garatu duen Bilbao 2040 hausnarketa-prozesuaren arduraduna izan da. Prozesu horretan, Bilboko politika, gizarte, kultura, kirol eta ekonomia-arloei lotutako hainbat pertsonak parte hartu dute.

Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikidea da 2011tik.

EGIkide izanik, Erki Kontseiluko kide eta EGIko Aberri idazkari izan da.

Indautxuko Uri Buru Batzarreko burukide izan da.

Gaur egun Bizkai Buru Batzarreko burukideetako bat da.

Harremanetarako

Jarri harremanetan Mikel Hidalgorekin hurrengo formularioaren bidez.